XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Nori buruac eman, Ama guciz doatsuac une artan bere biotzean sentitu cituen mirescun, amorio eta poz zoragarria?.

Tristezaren leisondarretic bereala eta beñgoan atseguiñ-contentu eta zori onaren goyenera igo zan.

Seme maitea bere aurrean dacus, ez orduan despreciatua, itsustua, eta zauriz estalia, ezpada arguiz, edertasunez, betico bicitzaz eta gloriaz jantzia, malla gucietaco aingueru, eta orduan bertan bere escuz limbotic atea cituen patriarca, erregue, profeta eta berarizco pribilegioaz egun artan piztutaco Santu ascoren animac berequin cituela.

¡O Ama! ¡ceñ oparo ordañ-saritzen dizun Jaunac Samintasun edo Amarguretaco calean, eta gurutzearen oñean añ leyal eguiñ ciñion laguntzea! Orañ gozatzen dezun zorion eta dicharen chit diña cera.

Milla eta gueyago poz-eracutsi eguiten dizquitzut, eta animatic poztutzen naiz zure Seme chit gozoaren pizte gloriaz beteaz, bere presentzi jaungoicozco, hitz gozo, eta laztan amoriotsuaz eman cizun poz eta atseguiñ-contentuzco ujolagatic Berari esquer gozo eta bendicioac emanaz.